XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ai ene!
- Horko gizonei ez zaie gustatuko esku hutsik bihurtzea.
- Badoaz?
- Eta zu?
- Ez dakit.
- Aurrerantzean inongoa ere ez naizela izango sentitzen dut.
Bapatean, Amona Sahatsa agertu zen zuhaitz-azalean eta Smithek ia behea jo zuen ikaratuta.
- Ez beldurtu, John Smith
- Ez naiz parte txarreko izpiritua.
Geroxeago, lasai, kontu kontari ekin zion Smithek zuhaitzari, eta Pocahontasek nabaritu zuenez, oso ondo hartu zuen Amona Sahatsak bere lagun berria.
Kanpamentura itzuli zenean, ezusteko gogaikarri bat izan zuen Smithek: Ratcliffe eta bere gizonak indioen herria erasotzekotan ziren.
Johnek han urrerik ez zegoela azaltzeko ahaleginak egin zizkien arren, Gobernadoreak bereari eutsi zion:
- Han urrea dagoela diot nik!
- Eta inork indiorik ikusten badu, hil dezala!
- Hala egin ezik, saltzailetzat jo eta urkatu egingo dugu!